ERTZ arte gunea, arte garaikidearen eta bereziki soinua ardatz duten adierazpideen inguruan lan egiteko Beran (Nafarroa) sortutako sortzaile taldea da.
2000. urtean martxan hasiz geroztik ekitaldi mordo bat antolatu du elkarteak, aipatu momentutik urtero etenik gabe ospatzen den ERTZ Bertze Musiken jaialdia oinarri nagusi bezala hartuz. Denbora guzti honetan jaialdian nazioarteko musika esperimentalaren eta soinu artearen izen azpimarragarriek parte hartu izan dute, baita bertako artista gazteak ere.
2011an ERTZek AUDIOLAB estruktura berria sortzeko oinarria jarri zuen, eta gaur egun Gipuzkoan ezarritako elkarte honek kudeatzen ditu bere egitasmoak eta artxiboa.
AUDIOLABek bertako nahiz nazioarteko instituzio eta elkarte aunitzekin egin izan du eta egiten du lan, ikerketa, elkartruke eta erakusketa egitasmoak aitzinera eramaten.
Ekitaldiez gain, liburuak, katalogoak, kd-ak eta bertzelako lanak antolatu eta sortzen ditu.

HARREMANETARAKO

ERTZ 75 p.k. 31780 BERA (Navarra)
www.ertza.net | info-ertza.net

AUDIOLAB
www.audio-lab.org | info-audio-lab.org